Nirvanaren bertsioak
Jalgi kafe-antzokian Nevermind hirukotea aritu zen jotzen. Eskarmentu handiko musikariak dira Hasier, Haritz eta Jorge.
Hirukote honek Nirvana talde mitikoaren abestien bertsioak jo zituzten, baina bertsio bereziak izan ziren, jazzeko bertsioak. Oso harrera ona izan zuten, entzuleak gozatzen ari ziren, horregatik bukatzea zihoazela esan zutenean, beste bat jotzeko eskatu zieten eta nola ez, hauek jo. Hala ere entzuleak gogoz geratu ziren.
DJa Trumoi tabernan
Trumoi tabernan berriz, herrikoa den DJ Grassman aritu zen musika jartzen. Giro ederra eta alaia ipini zuen DJak tabernan. Jendea dantzan aritu zen edo kantari, baina beti ere umorez eta ondo pasatzeko asmoz. Aitzakiarik ez zen izan beraz ostiralean musikaz gozatzeko.