VI. edizio honetan, Lasarte-Oriako orkestraz gain, Nathalie Boucheix frantsesa eta Xabier Iglesias lasarteoriatar gaztea izango ditugu aretoko taula gainean.
Nathalie Boucheix
Frantziako Musika eta Akordeoi Zentro Nazionala eta Internazionalaren zuzendari eta fundatzailea dugu Nathalie Boucheiz.
Munduko txapeldun izan zen 1994ean eta, besteak beste, 2003an, SACEMeko Francis Baxter saria eskuratu du.
Bigarren aldia dugu gure artean. Izan, ere, orain dela 2 urte, IV. Akordeoi Jaialdian lortu zuen arrakastaren ondorioz, Zero Sette akordeoi orkestrak berriro gonbita egin baitzion edizio honetan parte-hartzeko.
Xabier Iglesias
Lasarte-Oriako Musika eskolako ikasle ohia dugu Xabier Iglesia lasarteoriatar gaztea.
Hainbat sari eskuratu zituen ikasle garaian bakarlari gisa, hauen artean aipagarrienak, 1999an Arrasateko Akordeoi Jaialdian lortutako urrezko domina eta aipamen berezia.
Egun Madrilen Ingenieritza Aeronautikoa ikasten ari da.
Programa
Xabier Iglesiasek emango dio hasiera jaialdiari eta bere irakasle ohiaren, Iñigo Peñaren Impaciencia eta J. Mecer-eren Autumn Leaves abestiaren konponketa eskainiko ditu.
Nathalie Boucheix eta bere taldeak entzuteko aukera egongo da ostean. Era guztietako obrak akordeoijole frantsesak edizio honetarako aukeratu dituenak, hala nola, Lorenzoniren La Parisienne à Seville, Velasquez-en Besame Mucho, A. C. Jobimen La fille d’Ipanema edo La Cucaracha.
Azkenik, Zero Sette akordeoi orkestraren txanda izango da. Elias Gokouriaren zuzendaritzapean, Rossiniren La Gazza Ladra obraren Obertura eta Iñaki Urkizuren euskal poutporria, Dantzaldia joko dituzte.
Sarrerak
Akordeoi Jaialdi paregabeaz gozatzeko asmoa dutenek sarrerak erosteko aukera dute dagoeneko.
Hauek 3 eurotako balio dute eta Manuel Lekuona Kultur Etxeko harreran eskura daitezke, goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.