39 bolo jaurtitzailek parte hartu zuten atzo goizean Michelin kirol guneko bola tokian ospatu zen Martin Egaña eta Santi Garcia Bolo oroimenezkoan. Seigarren urtea da Ostadar K.F.ak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz Martin Egaña eta Santi Garciari omenaldia egiten diona.
Beste urtetan bezala, etorritako partehartzaile guztiak ez ziren herrikoak, Segura, Hernani, Urnieta... eta bestehainbat herri ezberdinetatik ere etorri ziren.
Gizonezkoen mailan Martin Retegi izan zen garaile, ondoren Marcelino Aguirre eta hirugarren Aurelio Santos.
Herritarren artean berriz, Jose Antonio Montesek irabazi zuen, bigarren Jose Antonio Lasa geratu zen eta hirugarren postua Jose Antonio Arroyorentzat izan zen.
Emakumezkoetan berriz, hiru jaurtitzailek bakarrik eman zuten izena. Hala ere, iaz baino gehiago, bakarra apuntatu baitzen, beraz poliki-poliki ari da sustatzen bolo jaurtiketa emakumeen artean. Iazko irabazlea gailendu zen berriro, Charo Galan, bigarren Hernaniko Rosa Santos eta hirugarrena Maitane Egaña.
Giro ederra egon zen goiz osoan zehar eta bertaratutakoek ederki pasa zuten.