22_Autorik gabeko eguna

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 22a

Europako Autorik gabeko Eguna izan zen irailaren 22an. Mugikortasun Iraunkorraren astean sartzen den egun honetan, autoa alde batera utzi eta beste garraiobideen erabilera sustatzeko asmoz, hiri eta herrietan erdigunea itxi egiten da. Kale Nagusian goizeko hamaiketatik ordu batak arte ez zen kotxerik ibili.