Lizarrara txangoa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 24a

Urriaren 15ean, Lizarra aldera txangoa antolatu du Biyak Bat erretiratuen elkarteak.
Irteera goizeko 9:00etan da. Elkartetik atera eta, hamaiketakoaren ostean, Artaxoako Zerkoari, Erdi Aroko herri gotorlekurik garrantzitsuenari, bisita egingo diote.
Bazkaldu eta, bazkal ostean, opariak banatuko zaizkie eta bingoa eta dantzaldia egongo da. 18:30ak aldera iritsiko dira Lasarte-Oriara.
Guztira txangoa 32 euro dira. Izena eman nahi duen orok, jo dezala Biyak Bat erretiratuen elkartera.