Mugikortasun iraunkorraren egun handia Andatza plazan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 24a

Gaur arratsaldean, 16:00etatik 19:30era bizikleta izango da protagonista Andatza plazan.
Ingurumeneko sailak Mugikortasun Iraunkorraren astearen barruan antolatu duen ekintza nagusia dugu hau eta Lasarte-Oriako herritarren artean bizikletaren erabilera sustatzea du helburu.
Taldeko ibilaldia Plazaolako trenbidean zehar, jolasak eta gymkhana antolatuko ditu Ingurumeneko sailak Lasarte-Oriako Bazpi Txirrindulari Eskolaren laguntzaz.
Honetaz gain, bigarren eskuko bizikleten azoka egongo da bertan eta bizikletaren erabilera eta zainketari buruzko oinarrizko tailerra ere eskainiko da, 17:00ak aldera.
Euria eginez gero, ekintza guztiak Kirol guneko, hau da, Michelineko teniseko pista estalietan egingo dira.