25_Bizikleta, Mugikortasunaren Asteko protagonista

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 25a

Udaleko Ingurumen sailak aurten bizikletari protagonismoa eman nahi izan zion Mugikortasunaren Astearen barruan ingurugiroa zaintzeko ibilgailurik egokiena izanik eta irialaren 25ean txirringak izan ziren nagusi Andatza plazan egin zen festan. Arratsaldeko 4etan atera ziren herrian zehar itzuli bat emateko bi talde: 20 bat neska mutil txikik Eusko tren geltoki eta Atsobakar ingurutik ibilbide motza egin zuten eta koskorragoak, beste 25 bat lagun, Azkorte bideraino joan ziren Plazaola trenbidearen garai bateko ibilbidean zehar eta ibai ertzetik Andatzara itzuli. Ondoren euren trebetasuna erakutsi ahal izan zuten Andatza Plazan egin ziren jokoetan.