Maider Segurolak aurkeztu zuen emanaldiari hasiera Xabier Iglesiasek eman zion. Bi pieza eskaini zituen Xabierrek, Iñigo Peña konpositorearen Impaciencia eta J. Mecer-en Autumn Leaves. Emanaldi bikaina burutu zuen Xabierrek eta merezitako txalo zaparrada jaso zuen entzuleengandik.
Jarraian Nathalie Boucheix-ek 17 pieza eskaini zituen bere taldearekin batera. Ez da lehenengo aldia Nathaliek Lasarte-Oriako Akordeoi jaialdian jotzen duela, orain bi urte ere egon baitzen, eta izandako arrakastaren ondoren, berriro gonbidatzea erabaki dute. Oraingoan Nathalie ez da bakarri etorri, berak zuzentzen duen Musika eta Akordeoiko Zentruko hiru musikariekin etorri zen
Oso abesti ezagunak jo zituzten Nathaliek eta bere taldekideek, batzuk oso erritmo bizikoak. Perles de Cristal piezan, ikusleei txaloekin abestia jarraitu zezaten eskatu zien, eta amaieran merezitako txaloaldia jaso zuen. Abesti ezagunak jo zituen Nathaliek, esate baterako La Parisienne à Seville, Besame Mucho, La Cucaracha... Bere saioaren amaieran oso gustura egon zela adierazi zuen, esker oneko entzuleak zeudela eta, beste pieza bat jo zuen. Amaieran txaloaldi luzea jaso zuen.
Hamar minutuko atsedenaldia egin ondoren, Elias Goikouria zuzentzen duen herriko Zero Sette akordeoi orkestraren txanda izan zen. Hauek bi pieza jo zituzten, Gioacchino Rossiniren La Gazza Ladra eta lehenengo aldiz, Iñaki Urkizuren Dantzaldia, poutpourri euskaldun. Iñaki Urkizu bera entzuleen artean zegoen eta jaialdiaren amaieran, interpretazioa asko gustatu zitzaiola esan zuen.
Sorpresa
Aurten ere entzuleei sorpresa bat eman nahi zieten antolatzaileek eta Zero Sette orkestrak, Nathalierekin batera Edith Piafen abesti bat jo zuten Eliasen gidaritzapean.
Jaialdiaren amaieran oroigarri bana jaso zuten Nathalie Boudheix-ek eta Elias Goikouriak Lasarte-Oriako udaleko agintarien eskutik, Ana Urchuegia eta Jone Altuna. Ondoren Zero Setteko lehendakaria den Jose Antonio Reyk oroigarri bat eman zion Xabier Iglesias gazteari.
Zero Setteko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete Lasarte-Oriako Udalari eskainitako laguntzagatik eta Semblante Andaluz elkarteari afaria bertan egiteko aukera izateagatik.
Jadanik hasiak dira hurrengo edizioa prestatzen. Ziur egon aurtengo kalitate berbera edo handiagoa izango duela. •