27_Lagunak kantari Patxi Etxeberriari

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 27a

Irailaren 27an homendu zuen Lasarte-Oriako bertso eskolak Patxi Etxeberria. Imanol Lizardi eskolako ordezkariak jakinarazi zuen "gurekin bertso eskolan 10 urte eta plazaz plaza kantuan 50 urte baino gehiago daramatzan bertsolariari egin zitzaion omenaldia" bi zutabe zituela, liburua eta omenaldi-ekitaldia. Etxeberriaren bertso garaikideak eta kantu-kideak ekarri nahi izan zituen Bertso Eskolak eta igandean eguerdiko 12etan kultur Etxean kantatu zioten Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Txomin Garmendia, Koxme Lizaso eta Jon Azpillagak, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu eta Unai Muñoarekin batera.