Loidi-Barreneko urbanizazio lanen baitan, gaur, irailak 28, ibilgailu-zirkulaziorako itxiko da Beko Errota kalea, 1 eta 9 zenbakien artean eta urriaren 4an, hurrengo astelehenean, irekiko da berriro ere.
Udalak barkamena eskatu nahi du lan hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik, eta arren eskatzen du kale horretan ibilgailurik aparkatuta ez egotea. Era berean, moztuko den zatian garajeak dituztenek, ezin izango dute aste osoan horietatik irten edo horietara sartu.