Lehiaketa honen bidez, Lasarte-Oriako Udalak gazteen proposamenak sustatu eta aurrera eraman nahi ditu. Era honetara, talde honen sormena sustatu eta, era berean, gazteen parte hartzea eta konpromezua lortu nahi izan da.
Teknologia berriak
Javier Corbachoren proposamena Lasarte-Oriako udala eta gazteen arteko interakzioa teknologia berrien bidez egitea izan zen.
Horretarako erabiliko diren euskarrietako batzuk Facebook eta Tuenti harreman sareak dira. Hauetan Lasarte-Oria Gaztea taldea sortu da eta talde honetan izena ematen duten gazte guztiek Gazteria sailak antolatzen dituen kontzertu, lehiaketa, ikastaro eta edonolako jardueren berri izango dute.