Rockandrolla Kultur Etxean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko irailaren 28a

Rock&Roll doinuak izan ziren nagusi ostiralean Down Town hirukoteak kultur Etxeko lehen solairuko kafetegiko aretoan eman zuen kontzertuan. Arratsaldeko 20:00tatik aurrera hainbat abesti ezagun eta beraiek sortutako beste batzuek jo zituzten, bateria, organo eta armonikaren laguntzaz. Abeslariaren ahots indartsuak tonu berezia eman zion hirukoteak eskainitako emanaldiari.