Lasarte-Oriako Bertso Eskolak biziki eskertu nahi die emandako laguntza Patxi Etxeberria bertsolariari aurreko igandean hilaren 27an egin zitzaion omenaldian lagundu eta parte hartu zuten guztiei. Ttakun Kultur Elkarteko Bertso Eskola honek esker onez adierazten du Lasarte-Oriako bertsolariaren omenaldi ekitaldia antolatzeko, Intza elkartean eskaini zen bazkaria prestatzeko eta Patxi Etxeberriaren ibilbide eta bizitza jasotzen duen liburua argitaratu ahal izateko jo dituzten ate guztiak parez pare zabaldu zaizkiola. Erantzuna izugarria izan da eta beraz, Bertso Eskolak egitasmoari laguntza eta bultzada eman dioten guzti-guztiei esker ona besterik ezin adierazi.
Mila esker omenaldian izan ziren guztiei ere, beraiei esker are ederragoa izan baitzen ekitaldia.
Esan bezala, eskerrak den denei eta hurrengo batera arte.
Izango dugu berriro nonbaiten topatzeko aukerarik.
Ttakun Kultur Elkarteko Bertso Eskola