Areto futboleko denboraldia hasi zen lehengo astean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 2a

Aldaz H.K. eta ISU Leihoak taldeek lehengo astean hasi zuten denboraldia. Aldaz H.K. Lasarte-Oriako lehen taldea dugu Nazional B mailan eta maila horretan mantentzen saiatuko da; ISU Leihoak, berriz, Gipuzkoako Liga atzean utzi eta Euskal Liga du helburu. Era ezberdinean hasi dute denboraldia, gainera, Oscar Garciaren mutilak 5-1 galdu zuten bitartean, Eneko Molinaren mutilek 1-3 irabazi zuten. Taldeetako entrenatzaileekin hitz egin dugu aurtengo denboraldia nola ikusten duten jakin eta lehenengo partidetako sentsazioen berri izateko.