Indarkeriaren inguruko gogoeta gaur Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 2a

Bi emakume kotxe batean eserita. Helmugarik ez duen bidai bat. Karmeleren zain. Zein da Karmele? Gure Karmele? Ez da ezer gertatzen, ez dator inor, ez doa inor… hauek dira Eta Karmele? lanaren nondik norakoak.
Absurduaren antzerkitik gertu dagoen lan honek, umorea tresnatzat hartuta, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egiten du.
Eta hori da, gaur gaueko 23:00etan Jalgi Kafe Antzokian Ainhoa Alberdi Gisasoa eta Iraia Elias Muniain aktoreek antzeztuko duten lana.
Hasiera batean ekainean antzeztu behar zen Eta Karmele? antzezlan hau, baina bertan behera geratu zen. Hiru hilabete ondoren, ikusteko aukera izango da, beti bezala doan.