Oria Beheko odol emaileak Urnietan elkartuko dira urriaren 18an

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 2a

Urtero legez, Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteko zati den Oria Beheko Ordezkaritzak, Urnietan egingo du bere bilkura.
Urriaren 18an antolatu den batzarrean ekitaldi ugari antolatu dira.

Ekitaldiak

11:00etan Urnietako Mikel Deunaren parrokian egingo den mezarekin hasiko da bilkura. Honetan nahi duten kideek parte hartu dezakete.
Eguerdian, berriz, ordezkaritzako herri guztietako kideei ongi etorria egingo zaie SanJuan Enparantzan.
Ostean, guztiak Lekaio Kultur etxera abiatuko dira. Bertan 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten odol emaileei intsignia eta diplomak banatuko zaizkie. “Aurten Lasarte-Oriako 22 kideek hartuko dute bere saria,” aipatu digu Joxe Usabiaga Lasarte-Oriako ordezkariak.
Eta batzarra era paregabean bukatzeko, guztiek bazkariaz gozatzeko aukera izango dute Urnietako pilotalekuan.

Izena ematea

Bilkuran eta bazkarian parte hartu nahi duten herritarrek urriaren 9a arte dute izena emateko.
Horretarako Joxe Usabiagarekin jarri behar zarete harremanetan 943 371 345 telefono zenbakian.