Lasarte-Oriako Udalak lerro hauen bidez herritarrei eskatu nahi die Froilan Elespe parke botanikoko hezegunean dauden uroiloei jana ez emateko.
Udalak azpimarratzen duen bezala, uroilo mota hau hezegunean dauden izaki bizidunei esker bizi da eta ez da beharrezkoa jendea jakien poltsekin joatea.
Era berean, Udalak gogorarazi nahi du hegaztiei janaria ematea debekatuta dagoela eta lehen ez zeuden arratoien agerpena sortzen ari dela ere jakin arazten du.