04_Festa nagusi zaharren omenaldian

itxaso-moreno 2009ko urriaren 4a

Erretiratuek ondo pasatzeko gogoak zituztela argi geratu zen urriaren 4an, igandean, egun guztian zehar. Udalak zaharren omenaldirako prestatutako ekintzetan, aurpegi alaiak eta ondo pasatzeko grina argia nabaritu zen. Beraien eguna gozatzeko asmoz bildu ziren herriko zaharrak.