Udazkenari ongi-etorri goxoa eman zion Zabaleta auzoak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 5a

Urtero legez, Zabaleta auzoko kideek udari agur esan eta udazkenari ongi etorria emateko festa ospatzen dute.
Aurten ez da haurren jolasik egon, baina bai ordea elkartasunaren erakusketa.
Tomas Arruti lasarteoriatarrak Saharako Elkartasunaren aldeko Maratoiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Tolosako Ion Diaz eta Goio Eizagirreren laguntzaz.
Honetan, Maratoiean bizi zutenaz gain, Saharako errefuxiatuek kanpamentuetan bizi duten egoera, lurraldeko historia zerbait azaldu eta egun nazioarteko herriek duten posizioa agertu zuten.
Hitzaldiaren ostean, sardinjana paregabeaz gozatu zuten guztiek.