Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Ama Brigitarrenkomentura hurbildu ziren lasarteoriatarrek Calçada Romana abesbatzaren emanaldia entzuteko aukera izan zuten. Portugalgo abesbatzak Bach edo Pergolesiren doinu sakroak eta haien lurraldeko abesti herrikoak eskaini zituen kontzertuan. Bukaeran, entzuleek txalo zaparrada eskaini eta Alboka abesbatzeko kideek makila eta lore sorta eman zioten zuzendariari. Izan ere, Calçada Romana Abesbatzaren kontzertua, Portugalgo eta Lasarte-Oriako abesbatzek egingo duten elkartrukearen lehenengo kontzertua baita.