72,8 kiloko hegalaburra harrapatu dute Kantauri Itsasoan

Txintxarri 2009ko urr. 5a, 02:00

Patxi Unanue eta Begoña Lumbreras, Bizker Imprimatze digitala dendako senar-emazteak 72,8 kiloko hegalaburra harrapatu zuten lehengo asteburuan.
Arrantzale iaioek udan lau alditan saiatu dira eta azkeneko honetan lortu dute saria.

Arrantza egun paregabea
Haiek azaldu digutenez, igandean goiz jaiki eta Getariako portutik atera ziren.
“Ontzi pila zegoen eta eguraldi paregabe egiten zuen arrantzarako,” azaldu digute. Gainera, arrantzalekuan izurde eta hegalabur pila zegoela ere azpimarratu zuten.
“Hamabiak aldera hegalaburrak amua heldu zuen eta borroka latza izan genuen ateratzeko,” aipatu digute.

Saria
Ordu beteko borrokaren ostean, hegalaburra ontzira igotzea lortu zuten eta hura sorpresa arrain zaharra ikustean. Ondoko argazkian ikusi daitekeen bezala, ia haien tamainakoa baita hegalaburra.
Getariara bueltatzean, guztiak zain zituzten. Bertan, pisatu, 72,8 kilo zituela jakin eta argazkiak atera zituzten. Izan ere, horren ostean, Vittorren lonjara eraman baitzuten zatitzeko.