[i]Eta Karmele?[/i] obrak jende mordoa bildu zuen [i]Jalgi[/i]n

Txintxarri 2009ko urriaren 5a

Iraia Eliasek eta Ainhoa Alberdik, Eta Karmele? obra eskaini zuten ostiralean Jalgi kafe-antzokian.
Jende ugari biltzea lortu zuten bi emakumeen arteko elkarrizketa umoretsu, eroa eta gazi-gozoa hau erakusteko. Obra honetan aditzera ematen zaigu pentsamendu zentzudunenetatik egoera absurduenetara pausu txiki bat besterik ez dagoela.
50 minutu iraun zituen antzezlanean, jendea isilik, adikor aurkitu genuen. Eta amaieran, isiltasuna, txaloek soilik apurtu zuten.