Perretxiko jangarria ala pozoitsua?

Txintxarri 2009ko urriaren 5a

Onddo denboraldia hasi da eta Arrieskalleta elkartean mikologiari buruzko hitzaldia antolatu da urriak 7, asteazkenean, 19:30ean.
Honetan, Daniel Palacios mikologian adituak perretxiko jangarri eta pozoitsuen arteko desberdintasunak azalduko ditu.
Hitzaldia gazteleraz izango da eta mikologian zaletuak edo hasi berriak diren guztiei irekia dago.