Bihar hasten da Ipuin kontalarien txokoa

Txintxarri 2009ko urriaren 5a

Manuel Lekuona Kultur etxeko haur liburutegia bihartik hasi eta martxora arte ipuinen mundua bilakatuko da hilabetean behin Pello Añorga eta Koruko Zurutuza ipuin kontalariei esker.
Ipuinaren orduaren saioak urritik abendura egingo dira eta haurren urteen arabera bi taldeetan banatuko dira.
Honela, Pello Añorgak 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak egingo ditu urriaren 6 eta 26an eta azaroaren 9an; 7 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, berriz, Koruko Zurutuzak urriaren 21, azaroaren 17 eta abenduaren 3an eskainiko ditu bere ipuinak.
Ipuin bat irakurriko dugu? saioan, berriz, Koruko Zurutuza izango da abenduaren 18an, urtarrilaren 27an, otsailaren 24an eta martxoaren 17an egingo dira ipuin irakurketak egingo dituena.
Saio guztiak 18:00etan hasiko dira puntuan eta honetaz gain, arau batzuk bete behar dira, Ipuinaren orduaren kasuan adinak errespetatzea, haurrak bakarrik egotea eta behin ipuina hasi eta gero gelatik ez ateratzea.