Gaurtik aurrera, trafikoan eragiten duten aldaketa berriak egongo dira gure herrian.
Batetik, Loidi-Barren eremuko urbanizazio lanak direla eta, Goikale itxiko dute 2 eta 18 zenbakien artean. Urnieta biderantz joateko errotonda berritik sartu beharko da eta Beko Kaletik Loidi kalera pasa.
Bestetik, Udaletxeko berrikuntza lanen ondorioz, Hipodromo etorbideko errepidea estutu egingo da.