Festa nagusi zaharren omenaldian

itxaso-moreno 2009ko urriaren 5a

Erretiratuek ondo pasatzeko gogoak zituztela argi geratu zen atzoko egunean zehar. Udalak omenaldirako prestatutako ekintzetan, aurpegi alaiak eta ondo pasatzeko grina argia nabari zen. Beraien eguna gozatzeko asmoz bildu ziren.

Bizitza disfrutatzen ikasi behar da, adinak ez du aktibitatea mugatu behar. Garai bakoitzak baditu bere aisialdi motak, eta erretiratuek egin ditzaketen batzuk azaldu zituen Xabier Andonegik igande goizeko erretiratuen omenez ospatutako mezan. Amalur eskolako trikitilariak, bertsolariak eta abesbatza ez dira falta izan aurten ere omenaldiko mezan. Hau bukatuta, guztiok Kultur Etxera! Bertan Zero Sette akordei orkestrak eta Biyak Bat abesbatzak bertaratutakoen belarriak gozatu zituzten eskainitako kontzertu ederrarekin.

Michelinen bazkaria
Eguna borobiltzeko, ordu bietan 870 erritaratu Michelingo frontoian udalak antolatutako bazkarian elkartu eta egunaz gozatu zuten.

Menua
Menua aurten ere ikaragarria. Hasteko olio-ozpindutako zainzuriak, piper beteak pikillo saltsan eta itsaski krema. Jarraitzeko limanda oilarra beteta zainzuri saltsarekin eta biribilkia barazki saltsan patata pureakin. Postrea ere kalitatezkoa, hojaldrea txokolate beroarekin. Bazkariari amaiera bikaina emateko, kafea eta kopa eta nola ez, musika.
Argi geratu zen, herriko nagusiek bazkaltzeko eta festarako gogorik ez dutela galdu. Horren adibide nagusia, aurten, bazkariko omenduak izan diren Manuela Calvo eta Dimas Vegak. 93 eta 90 urte dituzte, hurrenez hurren. Irribarretsu eta emozionaturik ikusi genituen bazkarian zehar.
Larunbatean, marrazki eta poesia sariak banatu ziren erretiratuen etxean. Eta ostirala arratsaldean, aurten urrezko ezteilak betetzen dituzten bikoteak omendu zituzten.