San Sebastian medikua omenduko dute Oriatarrek

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 5a

Urtero legez, Oria auzoko bizilagun eta lagunkideak, urriaren 18an, igandean, batuko dira.
Lehenik, meza ospatuko da Oriako Karmengo Amaren elizan eta ostean, guztiak Txitxardin Beltxa jatetxera hurbilduko dira bertan bazkaria egin eta urteko bizipenak kontatzeko.

Omenaldia
Aurten gainera, omenaldi bat antolatu dute. Omendua Jose Javier San Sebastian izango da, Oria auzoko mediku praktikantea.
1932ko irailaren 22an Oriako Zelaialde etxean jaio zen Jose Javier.
Bere haurtzaroa eta gaztaroa auzo honetan igaro zituen.
1949. urtetik Brunet fabrikako langilea eta fabrika desagertu ostean, urte askotan, Orian mediku praktikante ibilia dugu Jose Javier, nahiz eta auzoan ez bizi.
“Edozein ordu zela ere, deitu eta auzora etortzen zen gaixoa ikuskatzera,” azaldu digu omenaldiaren antolatzaileetako batek.
Horregatik, urte horietan, Oriatarrei eskainiko borondatezko arreta honek omenaldia ekarri du.

Txartelak eskuratzeko
Txitxardin Beltxa jatetxean ospatuko den bazkarirako txartela eskuratu nahi dutenek honako telefono zenbakietara deitzerik baino ez dute, 943 363 332 (Marimi) edo 943 363 905 (Marisol).
Interesatuek txartelak eskuratzeko azken astea dute hau, urriaren 10an bukatzen baita epea.