Mendi Kafe Rocken V. urteurrena bihar

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 7a

Bost urte igaro dira Mendi Kafe Rock-ek bere ateak ireki zituenetik. Urtemuga berezia ospatzeko bihar ekintza ugari prestatu ditu herrian.
Baina ez da bakarra urtemuga ospatzen, Drakos Custom motozaleen taldeak ere bere VI. urteurrena ospatzen baitu eta Mendi Kafe Rock-ekoarekin bat egingo du.
Eguraldi ona eginez gero, era ezberdinetako 50 bat motor bildu daitezke gure herrian eta guztiak Dorre parkean egongo dira 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik aurrera.
Honela, eguerdian hamaiketakoa egingo da Mendi Kafe Rocken. Ostean ,motorrek ibilbidea egingo dute Oriora eta 13:00ak alderabazkaria izango dute Larre jatetxean.
Ospakizunak era paregabean bukatzeko, arratsaldeko 17:30etatik taberna itxi arte, djak, opariak eta sorpresa ugari egongo dira Mendi Kafe Rock-en.