Ttakun Kultur Elkarteak antolatzen duen Batukada ikastaroaren lehenengo bilera gaur egingo da, urriaren 9an, arratsaldeko 19:00etan Landaberri ikastolako Garaikoetxeako eraikineko soinketa gelan.
Ekaina arte ostiralero bi ordutako saioak egingo dira. Ikastaroa Iñaki Zugastik gidatuko du, iaz ere bera izan zen irakaslea.
Matrikula 15 eurokoa izango da hilero eta ikastaroa hasi ostean ordainduko dute ikastaroan izena ematen dutenek. Anima zaitezte!