Atsobakarreko aiton-amonak Aquariumaz gozatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urr. 7a, 02:00

Atsobakar Zaharren egoitzeko aiton amonek egunerokotasuna alde batera utzi eta Donostiako Aquariuma ezagutzera joan ziren irailaren 24an eta urriaren 2an.
Senide eta zaintzaileen laguntzaz, Aquarium berriztatua ikusi eta bertan dauden animaliak ezagutu ahal izan zituzten.
Esperientzia paregabea, izan ere, Lasarte-Oriatik kanpo egiten duten lehen bisita baita hau. Normalean herrian zehar ibiltzen dira aitona-amonak, esate baterako, asteazkenetan herriko merkatura hurbiltzen dira.

Txango gehiago

Atsobakarreko zaharren egoitzako arduradunek txango gehiago antolatzeko asmoa dute aurrerantzean eta, aurreratu dutenez, Zientziaren Kutxagunera bisita izango da hurrengoa.