Honi esker, eremu horretako merkatalgunearen eraikuntza onesten da. Izan ere, kalifikazio aldaketa egin eta garajeen beheko solairua merkatalgune partzela bilakantzen da, hirugarren sektoreko ekintzak ahalbideratuz.
Onespen honek gainera plan berezian eranskin bat egitea dakar, desjabetze sistema.
Era honetara, Udalak bere gain hartzen du Loidi Barreneko eremuan beheko solairuetan dauden hiri-antolamentuaz kanpoko lokalen desjabetzea, baita lekuz aldatu ezin direnena ere.
Helburua, hauek eraitsi eta Loidi Barren inguruan dauden plazak egokitzeaz gain, oinezkoentzako eremu librea lortzea da.
Kotxeras
Era berean, Kotxeras eremuko berrantolakuntza prozesuak ere aurrera egingo du, HIEaren kontzertazio hitzarmena onetsi baitzen, PSOE, EB, PP, EAJ eta LOHPko bozkei esker; adskribitu gabeko zinegotziak, aldiz, aurka agertu ziren.
Honetaz gain, hitzarmen honi Gruas Oria enpresak egindako alegazioa ontzat ez hartzea erabaki zen, “ez baita alegazio hori aztertzeko garaia eta, beraz, proiektu honen kontzertazio hitzarmenean eraginik ez duelako.”
Beraz, hurrengo pausuak Kotxeras eremuko urbanizatze programa eta, beharrezkoa balitz, berrantolaketa proiektua egitea izango lirateke eta hauek onartzea.