Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehengo larunbatean Basaundi bailaratik irten eta Leitzara bidea egin zuten 40 bat herritarrek. Buelta egin eta Lasarte-Orian indarrak ederki berreskuratu ahal izan zituzten Buruntz-Azpi elkartean antolatutako bazkariari esker. Hamar urte dira irteera hau egiten dela eta egun seinalatua ospatzeko, antolatzaileek kamixetak egin eta txangoan parte hartu zutenei banatu zizkieten. Eta, gainera, giro ederra izan zen bazkari ostean txalaparta, trikitixa eta panderoaren laguntzaz.