Ekintza ugari prestatu dituzte gaurko Mendi Kafe Rockekoek, izan ere bost urte igaro dira ireki zutenetik.
Drakos Custom motozaleen taldeak ere bere VI. urteurrena ospatzen du eta Mendi Kafe Rock-ekoarekin bat egingo dute gaur.
Eguraldi ona eginez gero, era ezberdinetako 50 bat motor bildu daitezke gure herrian eta guztiak Dorre parkean egongo dira 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik aurrera.
Honela, eguerdian hamaiketakoa egingo da Mendi Kafe Rocken. Ostean ,motorrek ibilbidea egingo dute Oriora eta 13:00ak alderabazkaria izango dute Larre jatetxean.
Ospakizunak era paregabean bukatzeko, arratsaldeko 17:30etik taberna itxi arte, djak, opariak eta sorpresa ugari egongo dira Mendi Kafe Rock-en.