Urriaren 10ean, Mendi Kafe Rock tabernaren bosgarren eta Drakos Custom motorren taldearen seigarren urteurrena ospatu zituzten gure herrian. Guztira, motor elkarte ezberdinetako 100 bat lagun bildu ziren ospakizunetan.
Hauek eguerdian hasi ziren, tabernan egin zen hamaiketakoarekin. Ostean, motor ezberdinak herriko kaleetatik barrena ibili eta guztiak Larre jatetxera joan ziren bazkaltzera.
Bazkal ostean, Mendi Kafe Rocken jarraitu zuen festak. Giro onean Arantxa&Agus DJek musika jarri zuten eta Jose Maria Sanz Loquilloren bisita ere izan zen.