Gaur emango diote hasiera Aste Kulturalari ohorezko ardoarekin eguerdiko 12:30ean. Ondoren Y parece que fue ayer erakusketa zabalduko dute.
Asteastean mus txapelketa egingo dute eta asteazkenean tutearena, biak ere arratsaldeko 18:00etan.
Patata tortilen lehiaketa ostegunean egingo dute eta ondoren Potora botatzeko lehiaketa.
Ostiralean haurrentzako marrazki lehiaketa, jolasak eta txokolatada; larunbatean 19:00etan hitzaldia, "Folklorea eta Gastronomia Andaluziako ferietan" gaia jorratuko du Rafael Gomez Priegok eta igandean herri bazkaria izango da elkartean, 18:00etan haurren dantza emanaldia, 19:00etan sari banaketa eta amaitzeko Rocioko Salbe eta Andaluziako Ereserkia abestuko dituzte.