Hauei esker, Buruntzaldeko baserri, baseliza, karobi eta natura zein kultura aldetik interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbiltzeko aukera paregabea egongo da igandean 9:00etatik 14:00etara eskualdeko herriak antolatu duten Buruntzaldeko Ibilbideen bigarren egunari esker.
Kontrol guneak
Herri bakoitzean kontrol gune bat egongo da, argibideak eman eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
Gure herrian San Pedro elizaren atzealdean egongo da; Usurbilen Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Andoain eta Urnietan Udaletxeen azpian.
Honetaz gain, Buruntzaldeko herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatua, profila eta distantziak erakusten dituzten panelak daude; bideetan, berriz, norabidea eta distantzia agertzen duten geziak.
Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio kolorea aintzat hartuz daude ipinita, Lasarte-Oriako kolorea urre zaharra da, Urnietakoa berdea, Usurbilekoa laranja eta Andoainekoa urdina.
Era honetara, seinale bat bidean ikusterakoan ibilbidearen zein puntutan zauden jakingo duzue.
Autobusa
Egun honetan parte hartzen duen bakoitzari txartel bat emango zaio bere herriko kontrol gunean, abiatzen den lekuko zigiluarekin.
Garrantzitsua da hau hartzea. Izan ere, txartela aurkeztu behar baita herri batetik bestera antolatu den autobusa hartzeko.
Autobusaren ordutegia eta geltokiak honako hauek ditugu: Urnietako Kiosko geltokian 12:00etan, 12:50ean eta 13:40ean; Andoaingo Goiko plazaren atzealdean 12:10ean, 13:00etan eta 13:50ean; Lasarte-Oriako Dorretxeko biribilgunean 12:20ean, 13:10ea eta 14:00etan eta Usurbilgo Udaletxe aurrean Nagusia 22, zenbakian, 12:30ean, 13:20ean eta 14:10ean.
Kamiseta eskuragarri
Eta honetaz gain, bi ibilbide edo Andoain-Usurbil ibilbidea egiten duenak kamiseta bat lortuko du.
Horretarako, Ibilbideetako kontrol guneetan zigiluak bildu eta ibilbideko azkeneko kontrolean txartela erakutsi beharko da.