Hitzen lapurra antzerkiaren emanaldi berezia bihar

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 15a

Antzerkia, txotxongiloak eta bertsoak uztartzen dituen Hitzen lapurra lana antzeztuko dute bihar, arratsaldeko 18:00etan, Ibai Esoain, Ainhoa Alberdi eta Alex Tellok Kultur etxean.
Emanaldi berezia benetan, izan ere, bi urtetan lanarekin batetik bestera ibili ostean, igandean, Nafarroa Oinez-en azken emanaldia egingo baitute.
Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrei dago zuzendua.

Hitzen lapurra

Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita hiru eta zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.