Hitzen lapurra antzerkiaren emanaldi berezia gaur

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 16a

Antzerkia, txotxongiloak eta bertsoak uztartzen dituen Hitzen lapurra lana antzeztuko dute gaur, arratsaldeko 18:00etan, Ibai Esoain, Ainhoa Alberdi eta Alex Tellok Kultur etxean.
Emanaldi berezia benetan, izan ere, bi urtetan lanarekin batetik bestera ibili ostean, igandean, Nafarroa Oinez-en azken emanaldia egingo baitute.

Hitzen lapurra

Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita0 hiru eta zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.