Omenaldia Jose Luis Aranbururi

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 16a

Iazko abenduan zendu zen Jose Luis Aranburu herritarra, amiantoak sortutako gaixotasunaren ondorioz. Aranbururen lagunek eta senideek omenaldi bat egin nahi diote berak hainbeste maite zuen Aralar mendian.
Omenaldia Aralarko San Migeleko aparkalekuan egingo diote goizeko 11:30ean. Ondoren, Aldaz herriko Barnekoetxe jatetxera joango dira babarrun jana egitea.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete hau antolatzen lagundu dieten guztiei eta bereziki Nahia Iparragirre, Joxe Krutz Labaka eta Ane Labakari.