LOKEko entrenatzaileak Gorka Aristegik aipatu digunez, “lau konbate irabazi zituen oso maila altua erakutsiz eta bakarrik finala galdu zuen.”
“Emaitza hau oso garrantzitsua da denboraldiari begira,” atxiki du entrenatzaileak,
Hirugarren Palermon
Bestetik, Leire Zubizarretak hirugarren postua eskuratu zuen Palermon lehengo asteburuan burutu den Falcone & Borcelino nazioarteko txapelketan Hondarrabiko Ama Guadalupeko taldearekin.
Txapelketa taldekakoa zen eta 4 mutil eta 3 neska lehiatu ziren, Ama Guadalupe taldeko bost judoka, Gironako bat eta Leire Zubizarreta lasarteoriatarra.
LOKEko entrenatzaileak azaldu digunez, “Hondarrabiko gure lagunek Leire gonbidatu zuten bere mailan gaur hoberenetariko delako.”
Maila altuko lehiaketa izan zen eta Frantzia eta Italiako talde ezberdinen aurka aritu zen Ama Guadalupeko taldea, baita munduko txapeldun baten aurka ere.
Kadeteak Paun
Era berean, Mario Garrido eta Esteban Martinez kadeteak, berriz, Paun, Frantzian lehiatu ziren urriaren 11ean Akitaniako kadeteen txapelketan.
Txapelketa garrantzitsu0 honetan, Aristegi entrenatzaileak azaldu digunaren arabera, “Mariok 3 konbate irabazi eta bat galdu zuen; Estebanek, aldiz, 2 irabazi eta bat galdu zituen.”
Nahiz eta Lasarte-Oriako bi judoka gazteak txapelketako lehenengo postuetan ez egon, LOKEko entrenatzailea pozik agertu da, “biak oso ondo aritu ziren lehiatzen eta esperientzia gehiago bereganatu dute txapelketari esker.”