Odol emaileen eskuzabaltasunak saria du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 16a

Igandean Gipuzkoako Odol Emaileen Oria Beheko Ordezkaritzetako kideak Urnietan bilduko dira.
Urtero legez, bilkura mezarekin hasiko da. Mikel Deunaren parrokian izango da, 11:00etan eta nahi duten kideek parte hartu dezakete.
Eguerdi aldera, Urnietako ordezkariek ongi etorria egingo diete Oria Beheko Ordezkaritzetako kide guztiei San Juan Enparantzan.

Sarituak

Ostean, ordezkaritza bakoitzean 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten odol emaileei intsignia eta diplomak banatuko zaizkie Lekaio Kultur etxean.
Lasarte-Oriako ordezkaritzan 22 kidek eskuratu dute aurten ohore hori.
25. odol-emariagatik honako hauek dira sarituak, Amaia Anabitarte, Conchi de Pablos, Francisco Garcia, Mari-Mar Jimenez, Milagros Larburu, Joseba Liceaga, Igor Lopez, Mª Pilar Lucero, Juan Martin, Maria Paz Mendez, Itxaso Olasagasti, Jose Antonio Urkizu, Mª Carmen Vazquez eta Juan Fco. Vega.
Eta Mª Angeles Amores, Pilar Arrospide, Soledad Semperena, Maite Yeregui, Dioniso Garcia, Jose Mª Hernando, Jose Luis Lopez eta Jose Maria Zuriarraini 40 eta 50 emari egin dituztelako eskuratuko dure intsignia.
Eta batzarra era paregabean bukatzeko, Oria Beheko Ordezkaritzetako kide guztiek bazkariaz gozatzeko aukera izango dute Urnietako pilotalekuan, 14:00etatik aurrera.