Umeentzako autoeskola Urbil merkatal gunean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 16a

Bihar haurrentzako lehenengo autoeskola mugikorra iritsiko da Urbil Merkatal Guneko aparkalekura.
Kontzientziatu zaitez! Urritasunarekin ere gai zara kanpainaren autoeskola berezia dugu hau. 6 eta 12 urte arteko urritasuna eta urritasunik ez duten haurrei zuzendua dago eta helburua urritasuna duten pertsonek bide-hezkuntza arloan duten gaitasuna erakustea da.
Michelin Lasarte, Adecco fundazioak eta ONCEk sustatutako egitasmo honek kirolari eta kirol elkarte ezberdinen babesa du, esate baterako, Mikel Odriozola atleta, Astana txirrindulari taldeko Haimar Zubeldia edo Euskaltel Euskadi txirrindulari taldea. Horietako batzuk gainera bihar egongo dira bertan.
100 metro karratuko azpiegituran, bi leku dituzten gasolinako autoak ibiltzeko zirkuituan haurrek haien trebetasuna erakutsi ahalko dute.
Baina lehenik, gela didaktikoan bide-hezkuntzari buruz dakitena neurtu eta0 joko baten bidez gauza gehiago ezagutu ahalko dituzte.
Autoeskola berezi honetaz gozatzeko, hurbil zaitezte, goizean 11:00etatik 13:00etara edo arratsaldean 15:00etatik 19:00etara eta kontzientziatu.