Guztira, motor elkarte ezberdinetako 100 bat lagun bildu ziren ospakizunetan.
Hauek eguerdian hasi ziren, tabernan egin zen hamaiketakoarekin. Ostean, motor ezberdinak herriko kaleetatik barrena ibili eta guztiak Larre jatetxera joan ziren bazkaltzera.
Loquilloren bisita
Bazkal ostean, Mendi Kafe Rocken jarraitu zuen festak. Giro onean Arantxa&Agus DJek musika jarri zuten eta Jose Maria Sanz Loquilloren bisita ere izan zen.
Honek jendea agurtu, autografo ugari sinatu eta argazki pila atera zituen herriko jendearekin. Gainera, zozketarako oparietako bat berak emana zen, 20 urte baino gehiago zituen argitalpen mugatuko singlea. Eta bertan zegoela baliatuz, Loquilloren eskuetatik hartu zuen oparia irabazleak.
Era berean, Mendi Kafe Rock tabernak eta Drakos Custom elkarteak eskerrak eman nahi dizkiote Lasarte-Oriako Udalari, izan duten elkar ulertzearengatik eta, era erosoan, ibilgailuak Dorre parkean aparkatzen uzteagatik.