Astelehenean Semblante Andaluz elkarteak bere Aste Kulturalari hasiera eman zion Ohorezko ardoarekin.
Ekitaldia baino lehen, lehengo astean zendu zen Juan Jimenez kidearen oroimenez minutu bateko isilunea egin zen.
Nahiz eta elkartean kide gutxi bildu, bertan zeuden kide eta udal ordezkariak, Ana Urchueguia alkatea, Iñaki Mugika alkate ordea eta Jesus M. Zaballosek giro onean dastatu zituzten Andaluziako produktuak.
Astean zehar hainbat ekitaldi burutu dira, hala nola, kartetako txapelketak eta poto eta patata tortila lehiaketa. Gaur, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu da.