18_Omenaldia Jose Luis Aranbururi

Txintxarri Aldizkaria 2009ko urriaren 18a

Iazko abenduan zendu zen Jose Luis Aranburu herritarra, amiantoak sortutako gaixotasunaren ondorioz. Aranbururen lagunek eta senideek omenaldi bat egin nahi izan zioten berak hainbeste maite zuen Aralar mendian.
Omenaldia eta gero, Aldaz herriko Barnekoetxe jatetxera joan ziren babarrun jana egitea.