Plazaolako trenbidetik barrena egunero lasarteoriatar ugari ibiltzen da.
Urriaren 18an, eguraldi paregabea zegoen, naturaz gozatu eta kirola egiteko egun aproposa benetan. Horregatik, herritar batzuk motxila hartu eta ibilbidea Andoain edo Urnietara luzatzea erabaki zuten.
Baina ez ziren bakarrak izan, urriaren 18an, Buruntzaldeko Ibilbideen bigarren eguna ospatu zen eta eremuko herritar ugari ikusi ahal izan ziren mendiko bideetatik barrena.