18_Oriatarren omenaldi beroa

Txintxarri 2009ko urriaren 18a

Urtero legez, Oriako bizilagun eta lagunak urriaren 18an bildu ziren. Eguerdian Karmengo Amaren kaperan meza entzun zuten. Meza Pilar Catalinak girotu zuen eta irteeran Solano Trikitixa taldearen esku geratu zen festa giroa. Ostean, guztiek Txitxardin Beltxa jatetxera egin zuten. Eta bertan, Jose Javier San Sebastian praktikantea omendu zuten.