Maialen Chourraut urriaren 18an Irungo San Miguel kanalean ospatu zen Gipuzkoako Slalom Txapelketan gailendu zen.
Nagusi izan zen Mailen txapelketa hasieratik. Lehenengo jaitsieran lehenengo postua lortu zuen dagoeneko, nahiz eta 2 puntuko penalizazioa izan.
Bigarrenean, berriz, ez zuen akatsik egin eta lehenengo saioko denbora hobeto zuen, bigarrenari 9 puntuko errenta atereaz.
Urriaren 10-11 asteburuan senior mailako Gipuzkoako txapelketa burutu zen Tolosan. Pongak eta Aizpuruak Oniani Bujula eta Julen Idarreta donostiarrei irabazi zieten eta biek Gipuzkoako txapela lortu zuten.