Kartzelan sartu dute Rafa Diez

Txintxarri 2009ko urriaren 19a

Ostirala eguerdian LAB sindikatuko langileek konzentrazioa egin zuten Michelin fabrika aurrean. Rafa Diez lasarteoriatarra eta Garzonek Batea operazioan atxilotutakoen askapena eskatzen zuten, baita Euskal Herriari hitza ematea ere. Aldarrikapenak ez zuen asko balio izan, ostiral arratsaldean kartzelan sartzeko agindua eman baitzuen Garzonek. Hala ere, mobilizazioek aurrera jarraitu eta larunbatean jende asko izan zen Donostian sindikatuek deitu zuten manifestazioan.