Herri honetan esku trebetasuna eta gustu asko duen ikasleria potentziala dagoela argi eta garbi geratu zen aurreko urtean egindako ikastaroan. Euskal jantzi tradizional dotorea edo bainikaz apaindutako mantala edo soinekoak landu ziren aurreko ikastaroan, zuk ere zurea egin nahi duzu? Santo Tomas egunean zuk zeuk egindako jantziarekin kalera irten nahi duzu?
Oraintxe duzu euskal jantzi tradizionala, zure sormenezkoa eta zure esku propioekin egiteko aukera paregabea. Azarotik aurrera, Ttakun Kultur elkarteak berriro abian jarriko du euskal jantzi tradizionalak egiteko ikastaroa.
Ione Artola jostun irakaslearen laguntzari esker zure jantzi tradizionala egiteko aukera izango duzu. Gustuko lana egiteko, lagun berriak ezagutzeko eta gainera, guzti hau euskaraz egiteko aukera eskaintzen du ikastaro honek.
Gogoak bai, baina josteko makinarik ez duzula? Lasai, aurreko ikastaroetan bezala Ttakun Kultur Elkarteak utziko dizu bat. Erribera kalean dagoen lokalean emango da ikastaroa, lehen udal liburutegia zegoen lekuan eta bertan beharrezko azpiegitura guztia dago.
Zeure jantzi tradizionala egiteko irrikitan eta gogotsu baldin bazaude eta izena eman nahi baduzu, edo zalantzak argitu nahi badituzu deitu 943 37 14 48 telefono zenbakira.
Ikastaroen ordainketa ez da izena emateko egunean egingo, behin hasitakoan baizik. Ttakuneko bazkideek %10eko beherapena izango dute ikastaroaren prezioan.
Santo Tomasetan zure jantzi berriarekin herrian zehar harrotasunez ibiltzeko aukera izango duzu.